3ª Sesión - Heriotzaren tailerra

 HERIOTZAREN PEDAGOGIA : heriotza onartu, bizitza ospatu


  • Jaiotzen garenetik galerak/doluak bizi ditugu : erditzea, titia utzi, jostailuak galdu, eskola, heriotza, txupetea kendu…

  • Nolako harremana duzu…

    • Heriotzarekin?

    • Zer da zuretzat heriotza?

    • Eta bizitza?

    • Pentsatu ohi duzu horri buruz?

    • Nola sentitzen zara?


Hurrengo saiorako gogoetak


LANKETA PREBENTIBOA 

(bizitzaren eta heriotzaren pedagogia)

LANKETA PALIATIBOA 

(dolua)

  • Heriotza esanguratsua gertatu aurretik.

  • Galera txikiak.

  • Naturako zikloak.

  • Animalia hilak.





“Solo es el principio” dokumentala (?)

  • Gertuko heriotza.

  • Pertsonak.

  • Etxeko animaliak.

—-----------

  • Gurasoen banaketa.

  • Emigratzea.

  • Helduen krisiak…


“Pensando en los demás” dokumentala.


  • “Pensando en los demás” Toshiro Kanamori :

    • Zer jarrera du? → Naturaltasunez hitz egiten du,  ikasleen beharrak errespetatzen ditu (ez ditu mozten…), gertutasuna, enpatia… 

    • Zer transmititzen du? 

    • Nola sentitzen dira ikasleak zure ustez?

    • Zer lantzen dute?


  • Zergatik landu heriotza eskolan? (Angels Miret)

    • Humanoago egiten gaitu : gure bizitzaren zatia da.

    • Osasun mentalengatik.

    • Bizitzarako prestatzen gaitu : intentsitate gehiagorekin bizi.

    • Denak berdinak heriotzaren minaren aurrean, sentiberagoak.

    • Tabua gainditzen lagun dezake.


  • Heriotza tabua al da gizartean? → Bai, gure burua eta bestearena babesteko erabiltzen dugulako, sufrimendua eragiten gaituelako…


  • Heriotza eta haurtzaroa : mitoak.

    • Ez dira konturatzen → helduen ikuspuntua.

    • Ez dute dolurik egiten → bestelakoa.

    • Minetik babestu behar ditugu → gehiegizko babesa(baino honek gehiago egiten du kalte babestu baino), gure traumak.

    • Erritualekin (tanatorioa, funerala…) traumatizatu daitezke → aukeratzen utzi, aurretik azaldu (eta galderak egiten baditu erantzun), ondoan egon.


  • Heriotzatik aldentuta mantentzea ez da babestea : bere sentipenekin bakarrik uztea ez da babestea.

    • Imajinatzen duena okerrago izan daiteke.

    • Tabua trasnmititzen dugu.

    • Emozioak gordetzen ikasten du.


  • Irakaslearen jarrera : oztopoak.

    • Emozioak ez kontrolatzea.

    • Beste iraksleekin kritika.

    • Tabua: baimenik ez.

    • Familien sinesmenak.

    • Ez jakitea.

    • Norberaren doluak.

    • Egoera pertsonala.


  • Irakaslearen estrategia (Agustín de la Herrán, Mar Cortina)

    • Iheskorra : ezer gertatu izan ez balitz bezala.

    • Tradizionala : topikoak (kultura, erlijioa). “Zeruan dago orain eta ez du sufritzen, pakean dago”.

    • Emozionala : enpatikoa baina gehiegizkoa.

    • Didaktikoa: ikaslearen beharreran oinarrituta → orekatuena da. Helduak ez gara inoiz umearen aurretik joan behar, beti bere erritmoa errespetatu behar da.


  • Heriotzaren ezaugarriak :

    • Unibertsala. “Bizirik dagoen guztia hiltzen da”

    • Itzulezina. “Hiltzen dena ez da bueltatzen”

    • Gorputza ez dabil. Gorputzeko funtzio biralak etetzen dira: ez du jaten, ez da mugitzen…

    • Kausalitatea. Zerbaitengatik hiltzen gara, kausak daude.


  • Heriotzaren ulermena adinka:

    • 0-2 urte arte : 

      • Ez dute ulertzen

      • Hutsunea nabaritzen dute

      • Segurtasun handia behar dute : kontaktua, errutinak.

    • 2-3 urte :

      • Ulertzen hasten dira,

      • Ez unibertsala, itzuli daiteke, kausarik gabea.

      • Askotan galdetzen dute non dagoen.

      • Azalpenak literalki ulertzen dituzte : abstrakziorik ez.

    • 4-6 urte:

      • Itzulezina.

      • Unibertsala.

      • Kausak: errealak, magikoak (adib. justo haur batekin aita haserretu da eta ondoren hil egin da. Haurrak pentsatu daiteke beregatik hil dela, haserre zegoelako).

    • 8-9 urte :

      • Norberaren heriotzaren kontzientzia.


  • Nola adierazten dute dolua?

    • Bere erritmoa.

    • Hitzez vs. jolasa, jarrera.

    • Konexio/deskonexioa.

    • Emozio bortitza (negar asko, agresibitatea, depresioa)/emoziorik ez (ezer gertatu ez balitz bezala).

    • Zaurgarriak dira helduen doluarekiko.

    • Beste heriotzen beldur (insomnioa, antsietatea).

    • Haserre/agresibitatea.

    • Tristura.

    • Kulpa (pentsamendu magikoa).

    • Banatzeko antsietatea.

    • Hildakoarekin bat egiteko desioa.

    • Somatizazioa (buruko/sabeleko mina, goserik ez, mina).

    • Ateraldi harrigarriak → ”eta noiz ezkonduko zera berriro?” ; “orain nork egingo dizkit trentzak?”


  • Haurren dolua eskolan:

    • Familiaren ondoren, esparru garrantzitsuena.

    • Arreta arazoak.

    • Bakartzea, urduritasuna.

    • Bat-bateko negarra.

    • Hiperaktibitatea (ezin du geldirik egon, denbora guztian mugitzen dago), haserrea.

    • Erlazionatzeko arazoak.

    • Agresibitatea.


Zer jarrera izan behar dugu horren aurrean? → Enpatia


  • Nola hitz egin haurrei :

    • Berri txarrak familiak emango ditu.

    • Sinesmenak : familiarenak ; haurrari bere iritzia galdetu; gure eiritzia (galdetzen badu).

    • Familiaren bertsioa errespetatu . Adib. aitak bere buruaz beste egin du baina familiak haurrari esan die istripu batean hil dela. Guk ere hori esan behar dugu, ezin dugu egia esan, familiaren bertsioa errespetatu behar dugu.

    • Gezurrik ez (ez dakit).

    • Haurrak uler dezakeena esango dugu (garapena).

    • Gertatu aurretik hitz egin (prebentiboaren garrantzia).

    • Kausa azaldu : oso oso oso gaixo/zaharra.

    • Kulpa kendu : pentsamendu magikoa.

    • Nork zainduko nau?

    • Eufemismorik ez → joan egin da ez esan, hil egin da esan behar da.

    • Gorputzeko funtziorik ez.

    • Hildakoan hitz egiteko aukera eman, emozioak errespetatu.

    • Begien mailan jarri, ukitu (onartzen du?).

    • Isiltasunak errespetatu. Ez badu ezer esan nahi ez esatea.

    • Itzulezintasuna gogorarazi. “Noiz bueltatuko da?” galdetzen badu, ez dela bueltatuko erantzun behar da.

    • Gure emozioak ez ezkutatu (ereduak gara) → negar egitea ateratzen bazaigu, ez izkutatu.

    • Behar dituen galderak egingo dizkigu.

    • Gu adi, haurraren atzetik.

    • Disponibilitatea adierazi. “Behar duzunean hemen egongo naiz”.


  • Eskolatik zer egin daiteke?

    • Ez gaude familiaren gainetik.

    • Ez da testuinguru teraupetikoa.

    • Jarraibide bateratua.

    • Irakasleari sostengua (aholkularia).

    • Sostengu emozionala.

    • Errutinak malgutasunarekin.

    • Tutorea : bere taldearen erreferentea.

    • Formazioa.

    • Haurraren itzulera prestatu.

    • Familiak : koordinazioa, sostengua.


  • Haurraren heriotza :


Mitoak

Nola bizi dute

  • Haurrak hiltzea ez da naturala.

  • Haurrak hiltzea ez da justua.

  • Hau batek ezin du heriotza jasa, ulertu.

  • Bakardadea.

  • Ingurukoen sostengua behar dute.

  • Onartu dezakete.

  • Hortaz hitz egin dezakete.

  • Gurasoak bebestu nahi dituzte.


  • Hazten doan heinean bere dolua ere aldatuz joango da.



Comentarios

Entradas populares