Actividad 15 - NARRATIBA DIGITALA
NARRATIBA DIGITALA
Dagoeneko lauhilabete amaierara iristear gaude, eta horrekin batera, narratiba digitala eta egileen testua entregatzeko unea iritsi da.
Lan hau lauhilabete honetako ikasgaiak kontuan hartuz burutu da, betiere lan honen helburuari erantzunez, hots, aniztasunaren gaia oinarri hartuta hausnarketa bat egitea. Baina, aniztasuna gai orokor eta zabala izanik, zehatzagoa den gai batean sakondu nahi izan dugu, zehazki, transexualitatean.
Narratiba digitalaren oinarria, pertsona transexual batek idatzitako gutun bat da. Gutun horren bidez, bere bizipenak, sentimenduak eta gogoetak azaleratzen dira. Gutun hori idazten duen bitartean, idazten ari dena irudikatzen dituzten eszenak jarri nahi izan dira, hitzez zein irudiz adierazteko ideia bera.
Eszena horiekin guztiekin, haur, nerabe, zein, heldu transexualek, gaur egun, oraindik, jasan behar dituzten mespretxuzko jarrerak islatu nahi izan ditugu. Bidegabea baita transexuala izateagatik soilik horrelako ekintzak pairatu behar izatea. Horregatik, ekintza horietako asko gizarteko kideok egiten ditugunez, eta gu irakasle izango garen aldetik, berebiziko garrantzia duela esango genuke transexualitatea bezalako gaiak haurrekin eskolan modu naturalean lantzea, horrela, ikuspegi irekiagoa eta toleranteagoa izan dezaten.
Gehiago luzatu gabe, hemen klikatu ezkero, gure narratiba digitala ikusi ahal izango duzue (fitxategia handiegia zenez, ez dit utzi bideoa igotzen). Espero dut zuen gustokoa izatea.
Comentarios
Publicar un comentario